Diario Vasco

Imanol Urbieta omenduko dute Usurbil eta Zarautzek larunbateko Kantu Jiran

Berezia. Larunbatean kantatzera animatu nahi dituzte herritarrak.
Berezia. Larunbatean kantatzera animatu nahi dituzte herritarrak.

Larunbat honetan, hilaren 26an, Kantu Jira berezia izango da iluntzeko 19:00etan hasita. Usurbildarrek eta zarauztarrek duela gutxi zendu zen Imanol Urbieta musikaria omenduko dute larunbatean. Kantu Jirakoek Manolo Urbietari saioa eskaini nahi diote egun honetan.

Mikel Usabiaga ibili da kantu sorta monografikoa ateratzen, eta herriko txistulariak ere parte hartuko dute saioan, Manolo Urbieta txistularia baitzen eta musikarien egun berezi honetan, txistua eta ahotsa elkartzeko egun aproposa ikusi dute Kantu Jirako kideek.

Manolo Zarauztarra izanik, Zarauzko kantu jirako taldea, Zarauzko kantariak eta txistulariak gonbidatu dituzte larunbatean Usurbila etortzeko.

«Usurbilgo eta Zarauzko txistulari, atabal-joleek eta abeslariek, Manolo Urbietaren kantekin Usurbil-Zarautz bat egingo dute. Txistulariekin batera abesteko kantak hauek dira: 'Agur Herria', 'Goazen Mutilak' eta 'Elkar Gaitezen'. Eta kanta hauetatik aparte, 'Behin betiko', 'Trikitilariak', 'Txoria nintzela', 'Oihu bat entzun da'... Kantatzera animatzen zaitu herriak, zatoz!».

Gaur iluntzeko 18:30ean larunbateko Kantu Jira prestatzeko entsegua izango da Udarregi ikastolako kantu gelan txistulariekin. Herriko Kantu Taldeak, gainera, gidari berria du, zarauztarra bera. Izan ere, Udarregi ikastolako musika irakaslea den Jaione Eskuderok hartu du Kantu Taldearen sorreratik gidaritza lanetan aritu den Susi Elosegiren lekukoa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate