Diario Vasco

Euskararen erabilera sustatze aldera, bideo lehiaketa antolatu du Ikastolak

Euskararen Nazioarteko Eguna datorrela eta, Ikastolako EUSKHITZ (Euskararen aldeko ikasle taldea) eta HIZPRO (Hizkuntz Proiektu taldea) taldeek bideo lehiaketa antolatu dute euskararen erabilera susta-tze aldera eta euskararen alde egin duten eragile eta ekimen ezberdinenak ezagutarazte aldera.

Guztira 16 bideo aurkeztu dira eta horietako bati eman behar zaio botoa Ikastolako webgunera sartuta. Ikasle, irakasle eta gurasoek (familiako batek) bozka dezakete; boto bakar bat eman daiteke. Hiru sari banatuko dira: 1.- Saria: antzerki baterako sarrerak eta afaritxoa Haize Berrin; 2.-Saria: afaritxoa Haize Berrin eta 3.- Saria: paddlerako sarrera. Parte hartzeko epea gaur itxiko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate