Diario Vasco

'Txikitasunean Handi' festa izango da asteburuan Arroabean

Haurrentzako hainbat jolas antolatu dituzte.
Haurrentzako hainbat jolas antolatu dituzte. / K. A.
  • Aldarrikapenak, festa, bertsoak, herri afaria... uztartuz osatutako ekimena izango da hau

Arroabeko hainbat eragilek elkarlanean antolatuta (Sakulupe Guraso Elkartea, Bidegorriaren aldeko taldea, Arroabeko festa batzordea, Arroa Herri Hezitzailea, Ederki elkartea, abar) 'Txikitasunean Handi' festa izango da Arroabean ostiral eta larunbat honetan.

Horrela, ostiralean, Gaztain Erre Jaia izango da Sakulupe Arroabeko Guraso Elkarteak antolatuta. Ekitaldi honen helburu nagusia eskola berriaren gaia nola dagoen plazaratzea da. Jai giroan egingo da azken berrien zabaltzea, nahiz eta oraindik helburua ez den lortu. Arratsaldeko 17:00etan, haurren-tzat jolasak egongo dira, Barbantxo taldearen laguntzaz. Bitartean, helduek eskola berria aldarrika- tzeko pankartak egingo dituzte. 18:30ean hasiko da ekitaldia bera, prozesua zertan den azalduz, eta haurrek bertsoak eta eskola txikien kanta abestuz amaituko da. Ondoren, jaialdiaren izenari ohore eginez, gaztaina erreak jango dituzte guztiek. haurraei zein gurasoei Arroan Eskola Berria Orain! leloa duen kamiseta berdea jan- tzita joatea eskatu diete antolatzaileek.

Larunbatean, aldiz, bertso afaria izango da ekitaldirik nagusiena, baina honez gain Bidegorriaren aldeko martxa, zinema euskaraz, mus txapelketa eta abar izango dira. Eguna hasteko, 11:00etan, Bidegorriaren aldeko martxa izango da, Arroabetik Zestoako plazaraino joango dena, bertan 12:30ean kontzentrazio zaratatsua egiteko asmoz. 16:00etan mus txapelketa izango da, eta 17:00etan haurrentzako zinema euskaraz. 19:00etan kaleak girotzen hasteko triki poteoa antolatu dute eta segidan, 21:30ean, bertso afaria Ederki elkartean, Julio Soto eta Aitor Sarriegi bertsolariekin (sarrerak Txomin eta Lurdes tabernetan).

Ondoren ordu txikiak arte festa izango dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate