Diario Vasco

Orioko sailkapenaren erdikaldean, Urnietari 4-0 irabazi eta gero

Azken emaitzak partida erraza izan zela dirudien arren, 4-0 ez du adierazten larunbatean Mendibeltz zelaian gertaturikoa. Orioko nagusitu zen, baina jokua momentu askotan parekatua egon zen eta Urnietak ez zuen merezi izan horrelako emaitza, meritu gehiago egin baitzuen, baina zigor ederrarekin bueltatu ziren etxera. Oriokok ederki aprobetxatu zituen bere aukerak eta bi lehenengo golek lasaitatun pixka bat ekarri zuten. Lehenengoa Josu Gonzalez de Txabarrik sartu zuen 6. minutuan eta 12. minutuan Iker Urdangarinek bigarrena egin zuen. Hortik aurrera, fase handi batean Urnieta nagusitu arren, golik ezin egin. Oriotarren hirugarrenak kasi erabakita utzi zuen neurketa, Josu Solabarrietak 62. sartutakoa, eta laugarrena 75. minutuan heldu zen, Nestor Caperochipirena. Jubenilei dagokionez, Oriokok lidertzan jarraitzen du, 6-0 Lengokoak mendean hartu ondoren. Kadeteek, berriz, 3-0 galdu zuten Legazpin, Ilintxaren aurka eta azkena jarraitzen dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate