Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Landa eremua. Getarian garrantzia du zalantzarik gabe.
Urkomeko webgunea erabilgarria eta ulerterraza egiten saiatu dira

Urkomeko webgunea erabilgarria eta ulerterraza egiten saiatu dira

Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkarteak www.urkome.eus berria egin du

JUAN MARI ZUBIAURRE

Domingo, 20 de noviembre 2016, 01:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Urkome, Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da, eskualdeko hamaika Udalek eta bertako nekazaritzako elkarteek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea osatzen du. Eskualdeko herri txiki eta landa auzoak suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditu. Horretarako, diru-laguntza ildo desberdinak jorratu eta bertako teknikarien aholkularitza, bitartekaritza eta koordinazioa eskaintzen da

Urkomen ohartu dira gaur egungo gizartean, web orrialdeek eta sare sozialek duten garrantziaz. 2015. urtean Urkomeko web orrialdeak 116.000 bisitari inguru izan zituen eta egun, Facebooken duen orrialdeak 480 jarraitzaile ditu eta Twittereko kontuak 353 jarraitzaile. Hau dela eta, webgunea egokitu eta eguneratzea garrantzitsua ikusi eta aurkeztu berri dute.

Webgunea berritu

Zazpi atal ezberdinetan ikus daitezke egin diren berrikuntzak. Lehendabizi diseinuari dagokiona. Arlo hau guztiz eraberritu da; garrantzia pertsonei eman zaie. Gure eskualdean landa eremuan lan egiten dutenek osatzen dute webguneko irudia. Horregatik, eskualdean lehen sektorean lanean dabiltzan pertsonek osatzen dute Urkomeko webguneko irudia: gazte, heldu, gizon eta emakumezkoek. Honekin balorean jarri nahi dira landa eremuan bizi eta lan egiten duten pertsonak.

Erabilgarria eta ulerterraza izatea bilatu da. Egun, webguneetara sartzen diren pertsonek, batez ere mugikor eta tablet bidez egiten dute eta horretara egokitzea beharrezkoa da. Gainera, erabiltzailearen ikuspegitik egin denez nabigazioa erraztu dute, ulerterraza eginez.

Edukien arloan, lehen zeudenak mantendu dituzten arren, berritu eta gehitu egin dituzte. Honetarako jasotako eskariak eta galdera-iradokizunak kontutan hartu dituztelarik.

Gertutasuna ere funtsezkoa da. Irudi bakoitzarekin mezu bat zabaldu nahi izan dute, gertutasun hau islatzeko. Mezuak hauek dira: 'Landa eremuarekiko konpromisoa', 'Landa eremu bizia eta dinamikoa', 'Formakuntza trinkoa edo etengabea' eta 'Zure zerbitzura gaude'.

Bosgarren atalean, sare sozialak jorratu dituzte. Facebook eta Twitter sare sozialez gain, orain Youtubeko sarrera egin dute. Honen zergatia? Egunez egun irudiak eta bideoek duten garrantzia eta hauek erakusten duten gertutasuna aprobetxatzeko. Aldi berean, lehen sektorearen ikuspegia indartu eta eguneratzeko egin dute.

Seigarrenean, ekoizleen online gida hobetu eta webgunean barneratu da. Hauxe da gainera, webgune honetan gehien kontsultatzen den atala. Eta azkenik, informazio garrantzitsuenekin sortutako banner berriak jarri dituzte.

Ekoizleen gida

Berritutako webgunean (www.urkome.eus) ekoizleen gida topa daiteke. Orrialde honetan bi eratako bilaketen bidez topatu liteke Urola Kostako ekoizleen inguruko informazioa. Batetik, ekoizleen zerrenda ageri da eta bestetik, bilaketa aurreratuarekin herrien edo produktuen araberako bilaketa egiteko aukera eskaintzen du. Bilaketa librerako berriz, beharrezkoa izango da aurkitu nahi den produktua izendatzea (adibidez sagarra, ogia, letxuga...). Orain artean arrakasta berezia izan du ekoizleen gidak eta aurreran-tzean ere horrela jarraitu nahi da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios