Diario Vasco
Egitasmoaren kartela.
Egitasmoaren kartela.

Zuhaitzen haziak banatuko ditu gaur herriko plazan Herrio natur taldeak

Urteroko ohiturari jarraituz, Herrio natur taldeak Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko ditu gaur goizean, herriko plazan. Goizeko hamaiketan jarriko dute mahaia eta bertan izango dira 14:00ak arte.

Ekimen horren bitartez, Herrio taldeak herritarrak sentsibilizatu nahi ditu, bertako zuhaitz espezieak zaintzearen garran-tzia nabarmenduz. Helburua da herritarrek zuhaitz-hazi horiek etxean ereitea eta, landaretxoa sortzen denean, kanpoan landa-tzea, toki egoki batean.

Euskal Herriko zuhaitzen haziak dira banatuko dituztenak: besteak beste, lizarra, gaztaina, artea, haritza, elorri zuria, gorostia, astigarra...

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate