Diario Vasco

Zubieta Pilota Elkarteak Txerriaren Festa antolatu du bihar

Zubieta Pilota Elkarteak antolatuta Txerriaren Festa izango da bihar egun osoz Zubietan. Elkarteari laguntza bat emanaz, iaz bezala, aurten ere txerria hil ondorengo prozesua gertutik jarraitzeko aukera izango da.

Goizean zehar postu desberdinak jarriko dituzte. Hala nola, gazta egilea, pilota egilea, larruz eginiko lanak, sagardo egitea... denetarik topatuko duzue bertan. Goizeko 10:00etan, berriz, txerri-hilketa ondorengo lanen erakusketa hasiko da eta 10:15ean txistorra, odolki eta saltxitxen ekoizpena izango da. Ondoren pintxoak salduko dira. 12:00etan gaztetxoen arteko joko garbi partidak izango dira ikusgai frontoian eta egunari amaiera emateko bazkaria egingo dute frontoian. Menua hauxe: Eusko Label Tolosako babarrunak eta Ibarlur Ibarrako piparrak, Lumagorri oilaskoak, gazta, kafea eta kopa. Bazkalostean, berriz, erromeria izango da.

Zubieta Pilota Elkarteak biharko txerri festara gerturatzera animatu nahi dituzte herritarrak nahiz inguruko herrietakoak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate