Diario Vasco

Mutiozabal ontziolaren jatorria eta historia ezagutzeko hitzaldi ibiltaria

Mutiozabal. Ontziolan amaituko da biharko hitzaldi ibiltaria. Egun, guztiz txikituta dago.
Mutiozabal. Ontziolan amaituko da biharko hitzaldi ibiltaria. Egun, guztiz txikituta dago. / ETXEBERRIA
  • Bihar goizeko ibilbidean Lourdes Odriozola, Jesus Mari Perona eta Beñat Ibaietak arituko dira azalpenak ematen

Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu duen hitzaldi ibiltarien zikloaren barruan Mutiozabal ontziolaren jatorria eta historia azalduko dute bihar goizean, 11:00etan hasita.

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotua dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor koka-tzen dira azaroan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egiten ardi diren hitzaldi ibiltariak. Aurten hirugarrenez egiten dira hitzaldi ibiltariak. Lehendabizikoz 2014an egin ziren eta aurreko bi urteetan arrakasta polita izan dute.

Etxeluzen hasita

Orioko hitzaldi ibiltaria bihar izango da, 11:00etan hasita. Etxeluzen hasiko da, gaur egun Gaztetxea dagoen eraikina, eta Mutiozabal on-tziolaren parean amaituko da. Bidean zehar hizlariek azalpenak emango dituzte eta entzuleek galderak egin ahal izango dituzte.

Hitzaldia hiru adituk emango dute: Lourdes Odriozolak, Jesus Mari Peronak eta Beñat Ibaietak. Lourdes Odriozola historialaria da. 2014an 'Mutiozabal' izeneko liburua argitaratu zuen, Oriako ontzigileei buruz eta bereziki Mutiozabaldarren ontzigintzari buruz. Mutiozabal on-tziolari buruzko azalpenak emango ditu.

Jesus Maria Perona oriotarrak, berriz, itsas bazterrean dagoen dike edo barradera lehorrari buruz hitz egingo du. XVIII. mendekoa da eta ontziei mantentze-lanak egiteko erabiltzen zen.

Beñat Ibaieta zumaiarrak, azkenik, Mutiozabal ontziolaren balioa azalduko du eta ontziola berreskuratzeko egin daitekeenaz eta izan ditzakeen erabilerez hitz egingo du.

Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar. Nahikoa, goizeko 11:00etan Etxeluze parera azaltzea. Dena den, antolatzaileek eskertzen dute aurretik izena ematea Turismo Bulegoan, edo bertako 943.835565 telefonora deituta edo, orioturismo@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

Hitzaldi ibiltarian parte harttuko dutenek beti ikasiko dute zerbait berria, biharkoan Mutiozabal on-tziolaren historia eta zein proiektu dagoen eraberritzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate