Diario Vasco

Zestako Gipuzkoako kluben arteko finalerdiak jokatuko dira gaur Miruaitzen

Ekaitz eta Mikel finalean egongo dira.
Ekaitz eta Mikel finalean egongo dira. / GORRITIBEREA
  • Kadete mailan, Danok Bat eskolako bi bikote arituko dira

Miruiatz frontoira hurbiltzen denak denetatik izango du asteburuan, izan ere gaur Gipuzkoako kluben artean jokatzen den Ezker Horma txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Baina ez dira bakarrak izango, Iparraldeko txapelketako partida bat ere jokatuko baita. Hasteko, arratsaldeko 18:30ean, Iparraldean minis mailakoak diren Unax Zubizarreta eta Manex Ansola, Hondarribiako bikotearen aurka neurtuko dira 35 tantotara. Arratsaldeko 19:00etan, Gipuzkoako kluben arteko txapelketako bi partida jokatuko dira; kadete mailan, Danok Bat eskolako Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal bikotea, Oier Lizardi eta Markel Andonegi bikotearen aurka neurtuko dira 30 tantotara eta hortik aterako da finalera joango den bikotea. Jubeniletan, berriz, Aitor Manzisidor eta Xabier Astigarraga, Donostia Jai Alai eskolako bikotearekin neurtuko dira 35 tantotara. Hauez gain Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor finalerako sailkatuak daude nagusien bigarren mailako finalerako. Gogoratu finala hurrengo asteburuan jokatuko dela oraindik erabaki gabe dagoen herri batetan. Bestalde, bihar larunbata, Udazken txapelketa barruan, Zumaian izango dute saioa. Arratsaldeko 16:30ean, Mutrikuko 6 zestalari arituko dira alebinetan eta 17:30ean, 11 zestalari infantiletan. Horrez gain, Miruiatzen, pala txapelketako bost partida jokatuko dira bihar goizeko 9:00etatik 13:00ak bitartean, eta igandean partida bakarra goizeko 10:00etan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate