Diario Vasco

Txistua eta organo kontzertua Zezilia Eguna ospatzeko

Garikoitz Mendizabal Ana B. Garziarekin arituko da.
Garikoitz Mendizabal Ana B. Garziarekin arituko da. / K.A.
  • Garikoitz Mendizabal eta Ana B. Garzia arituko dira gaurko emanaldian

Santa Zezilia musikarien egunaren inguruko ospakizunetako bat izango da gaur gaueko Txistu eta organo kontzertua, Zestoako parroki elizan izango dena, hileta elizkizunaren ostean, 20:00ak aldera.

Hainbat pieza interesgarrien artean ('Ezpata dantza', 'Ave Maria', 'Fandango bolero'...) .bada bat oso berezia, gaur estreinatuko dena. 'Txistuarentzat kontzertua' izena daram pieza hau ('Concierto para txistu'), mundu mailan oso ezaguna den Nahi Hakim Beirut herrialdeko organo jole eta konposatzaileak konposatu du, espresuki Garikoitz Mendizabalen omenez egina eta berari zuzendua, Huescan emanaldi batean ezagutu ostean.

Beraz, Mendizabalek bere jaioterrian eskainiko du lehengo aldiz mundu mailan Hakimek egin dion opari zoragarri eta berezi hau.

Musika Bandaren kontzertua

Ospakizunekin jarraituz, Zestoako Musika Bandak azaroaren 19an, larunbatean, Santa Zezilia egunaren bueltan kontzertua emango du urtero legez. Hau udaletxeko arkupetan izango da, iluntzeko 20:00etan.

Bertan, besteak beste, 'Concerto d'Amore' pieza, edota 'The Phantom of the Opera' musikal ezagunaren doinuak entzun ahal izango dira, eta bandako kide den Beñat Etxabe herritarrak egindako obra bat ere entzun ahal izango da, hau ere lehenengo aldiz estreinatuko delarik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate