Diario Vasco

Getaria-Zarautz trainerua ez da datorren denboraldian aterako

Getaria-Zarautz trainerua ez da datorren denboraldian aterako
  • Gizonezkoen traineruan buru-belarri dabiltza dagoeneko Gorka Etxeberriaren esanetara

Udan arrauna izaten da kirol nagusia gurean baina aurrez lana hilabete askotan egin behar izaten da eta dagoeneko traineruko arraunlariak lanean hasiak ditugu.

Gizonezkoen ontzian aurpegi berriak ikusi ditugu datorren denboraldian, gazteak gora datoz eta trainerura egokitzen joan beharko dute hurrengo asteetan. Neguko prestaketa oso garrantzitsua izaten da gero udan emaitzak lortzeko eta horretan dabiltza buru-belarri mutilak Gorka Etxeberriaren esanetara.

Albiste tristea nesken aldetik datorkigu. Getaria-Zarautz trainerua ez da uretan egongo datorren denboraldian, arraunlariak uztea erabaki dute eta geratzen direnak beste ontzi batzuetara joan beharko dute. Dena den, lanean behetik hasi beharra izaten da eta alde horretatik getariar neska gaztetxoak afizioa badutela erakutsi dute. Hortaz, gazte mailetan lanean gogor dabiltza laster trainerua berriz uretan ikusteko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate