Diario Vasco

Herritarrekin osatutako Gobernu Planean oinarrituko dira aurrekontuak

Kale irekiak. Parte-hartze bidez bideratutako egitasmoa da.
Kale irekiak. Parte-hartze bidez bideratutako egitasmoa da.
  • Udalak 40.000 euroko partida bideratuko du 'kale irekiak' mugikortasun planean herritarrek eginiko hainbat proposamenentzat

Abenduan behin betiko onartu aurretik, udalak 2017 urterako aurrekontuak lantzen dihardu. Aurrekontu horietan herritarren zein herriko eragile ezberdinen iri-tziak oso kontutan izango ditu, izan ere, 2017ko aurrekontuak parte-hartze bitartez osatutako Gobernu Planean oinarrituko dira. Herritarrei hurrengo urterako inbertsio nagusienak zeintzuk izango diren eta prozesu horren ibilbidea azaldu asmoz, udalak bilera egingo du herritarrekin hilaren 22an, arratsaldeko 18:00etan, Potxoenean.

Datorren urterako Aurrekontuek berritasun bat dakartzate. Izan ere, usurbildarren partehartze kultura sustatu asmoz, udalak 40.000 euroko diru partida bideratuko du 'Kale Irekiak' mugikortasun planean herritarrek eginiko hainbat proposamenen gauzatzeko. «Guk aurrekontuak herritarren eskaera eta beharrei erantzuten dien tresna bat bezala ulertzen dugu, eta horretarako herritarrekin parte hartzea bultza-tzea ere garrantzitsua da», azaldu dute Udaletik. Mugikortasun planeko ondorioak otsailean egingo dira publiko, baina udalak horietako batzuk burutzeko diru partidak aurreikusi ditu.

Inbertsio nagusienak

«2017rako aurrekontuak ibilbide bateko argazki baten antzera ikusten ditugu. Esan genezake gure ibilbidea herritarrekin eta udal langileekin batera eginiko Gobernu Programaren lanketarekin hasi zela, eta iri-tzi horiek bai aurtengo eta baita hurrengo urteetarako aurrekontuetan islatuko dira», azaldu dute gobernu taldetik.

Datorren urterako inbertsio dagokienez, Etxebeste eta Hirutasuna kaleen urbanizazio lanak, hilerri berria handitzea, Oiardo kiroldegiko aireztapena egokitzea eta Txokoaldeko zubiaren legeztatze proiektua egitea izango dira inbertsio handiena eskatuko dutenak. Aurrekontuetan partida propiorik ez badute ere, Aginagako espaloiaren konponketa eta Kalezarko eskailerak berritzea ere udal baliabideekin egingo dira. Azkenik, Zumarteren eraberritzeko lanak ere 2017an definituko dira eta proiektu honek ere aparteko finantzaketa bideak izango ditu.

Udalak espazio publikoak berrantolatzeko helburuarekin jarri zuen martxan 'Kale Irekiak' izeneko prozesua irailaren amaieran. Partehar-tze bitartez bideratutako egitasmoa ezagutarazteko asmoz, udal ordezkariek zein antolatzaileek aurkezpena burutu zuten orduan. «Kaleek, plazek, errepideek, aparkalekuek... pisu handia dute gure eguneroko bizitzan. Hala ere, norentzako diseinatu dira? Pentsatuta al dago Usurbil oinez mugitzeko? Eskolara joateko? Erosketak egiteko? Herriko plazak egokiak al dira gure haur, gazte eta adinduentzako?» galdegin dute. Galdera horiei erantzunak emateko, berriz, Usurbilgo sektore ezberdinei zuzendutako bilera irekiak antolatu zituzten.

«Lehendabizi nolako Usurbil nahi eta behar dugun erabakiko dugu herritarrok parte hartze bidez. Jarraian, teknikari adituek Plan Zuzentzailea idatziko dute herritarren ekarpenekin, hurrengo urteetan aurrera eramango diren proiektuen euskarria. Eta bukatzeko, herritarrek lehentasunak finkatuko dituzte, Udalak horiek aurrera eramateko konpromisoa hartu baitu», azaldu zuten orduan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate