Diario Vasco
Xabier Sukia izango da irakaslea.
Xabier Sukia izango da irakaslea.

Bertsogintza tailerrak antolatu ditu AEK-k hilaren 21 eta 24rako

  • Xabier Sukia bertsolari oriotarrak emango du euskara ikasleak bertsoaren mundura hurreratzea helburua duen tailerra

Bertsolaritzako bi tailer antolatu ditu Orioko AEK-k. Lehenengoa, astelehenean, azaroaren 21ean, eta bestea 24an, datorren osteguna. Bakoitzak ordu eta erdi iraungo du. Azalpenak ematen Xabier Sukia bertsolari oriotarra arituko da.

Tailerraren helburua euskara-ikasleak bertsoaren mundura hurrera-tzea da, zer den jakin dezaten eta hobeto ulertzeko klabe batzuk ikas ditzaten. Euskara-ikasleek, sarritan, zailtasunak izaten dituzte euskal kulturara iristeko, ondo ulertzen ez dutelako.

Bertsoekin nabarmena da hori, hizkuntza bera delako bertsoaren muina eta hortxe dutelako ikasleek zailtasunik gehien. Arazo horri aurre egiteko antolatu du Orioko AEK-k bertsogintza tailerra, beren ikasleek bertsoaren mundua ezagutu dezaten.

Saio parte hartzailea

Saio parte hartzailea izango da eta, horren bidez, ikasleen euskal kulturarekiko interesa indartu nahi du AEK-k. Tailerraren asmoa da, bertan ikasiko dutenari esker, ikasleek errazago ulertzea bertsogintza zer den eta interesa piztea Orion antolatzen diren bertso-saioetara joateko, bertsoarekin gozatzera.

Orioko AEK-k ahalegin berezia egin nahi du aurten euskaltegiaren eta herriaren arteko harremana lan-tzeko eta elkarren ezagutza susta-tzeko. Horretarako, aldian behin, ikasgelatik aterako dira ikasleak, hau bezalako saioak egiteko eta Oriok eskaintzen dituen kultur aukerak aprobetxatzeko.

Izena emateko, euskaltegira azaldu besterik ez dago.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate