Diario Vasco

Keta Babyautokoek bi puntu galdu dituztela pentsatzen dute Ilintxarekin berdindu eta gero

Ander Epelde. Markagailua mugitzea ez zuen lortu.
Ander Epelde. Markagailua mugitzea ez zuen lortu. / AMAXKAR
  • Euren atea hutsean gordetzea lortu zuten getariarrek baina aurrean egindako aukerak alferrik galdu egin zituzten

Bi puntu galdu izanaren sentsazioarekin amaitu zuten getariarrek igandean Gorengoen Mailako 9. jardunaldian. Aurreko asteburuko garaipena baliatuaz, bolada onari hasiera eman nahi zion Keta Babyautok baina aho zapore arraroa uzten duen puntua lortu zuten Ilintxaren aurka. Beste behin, ate aurrean barkatu eta 0-0eko berdinketarekin konformatu beharra izan zuten Azpitarte eta Rauleagaren mutilek.

Norgehiagoka nahiko parekatua izan zen ia partida osoan. Ez zen inor egin jokoaren jabe eta aukerak ikustea kosta egin zen Mendibeltzen. Lehen zatian Epeldek izan zuen garbiena baina gutxigatik langaren gainetik joan zen. Ilintxak ez zuen arrisku gehiegirik sortu Azpeitiaren ate inguruan eta erraz nagusitu zen jokaldi guztietan.

Bigarrenak ere antzeko itxura izan zuen jokoan eta azken minutuetan etorri ziren aurkera garbienak. Gerekaren bi gol aukerak, Legazpiko atezainak atera zituen. Geldiketa hauei esker, 0-0 amaitu zen partida eta askorako balio ez duen puntua poltsikoratu zuten getariarrek. 8 punturekin, sailkapenaren atzealdean dira Ketakoak, Intxurreren aurretik eta Ikasberrirekin berdinduta. Datorren astean Arrasateri egingo diote bisita.

Bestalde, jubenilek ere ez zuten partida ona jokatu. Astin jokatutako partidan, 5-0 galdu zuten zarauztarren aurka. Porrot hau dela eta, sailkapeneko atzeko postuetan daude.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate