Diario Vasco

Itxaspe bidean harriak berriz ez erortzeko lanak hasi dira

Metalezko sarea dagoeneko jarrita dago Itxaspeko mendi magalean.
Metalezko sarea dagoeneko jarrita dago Itxaspeko mendi magalean.
  • Metalezko sare bat jarri da eta lanek datozen asteetan jarraituko dute

Atzo hazi ziren Itxaspeko bideko luizien arazoa konpontzeko lanak. Gogoratuko duzuen bezala, pasa den irailaren 16an mendiko harriak erori ziren Itxaspeko bidera, hondartzatik berrehun bat metrora. Zorionez ez zen ezer gertatu, baina harridura sortu zuen gertaturikoak. Udalak, orduan, arriskua zegoela ikusita, bidea itxi zuen eta, geroztik, debekatuta egon da bertatik pasatzea.

Mendi magaleko harriak berriz erortzeko arriskua saihesteko, metalezko sare batez estali da. Obrak 3-4 aste iraungo du eta 15.000 euroko kostua izango du. Bitartean, bideak itxita segituko du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate