Diario Vasco

Arrate eta Artzabal zahar egoitzetako zenbait zerbitzuren esleipena

Udalak 15 minutuko aparkaleku berriak sortu ditu.
Udalak 15 minutuko aparkaleku berriak sortu ditu.
  • Hurbilago merkatari eta ostalari elkartearekin elkarlanean, gehienez hamabost minutuz aparkatzeko hiru gune berri sortu ditu Udalak

Udalak herriko jubilatuen lokaletan (Artzabal eta Arrate egoitzetan) ile-apaindegi eta manikura-pedikura zerbitzuak esleitzeko lizitazio prozesua martxan jarri du. Bi jubilatu elkarte hauetan ile-apaindegi eta manikura-pedikura zerbi-tzuak ematea izango da pasa den ostiralean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen kontratuaren xedea eta epea, berriz, bi urtekoa, beste urte beteko bi epez luzagarria, guztira lau urte.

Kanonari dagokionez, hileko 350 euro (%21eko BEZ 73,5 euro, guztira 423,5), urteko 4.200 (21% BEZ barne 5.082 euro). Lehen bi urtetako iraupenerako 8.400 euro (BEZ barne 10.164), eta luzapen guztiak kontuan harturik 16.800 euro (BEZ barne 20.328 euro).

Esleipenerako oinarritzat hartuko diren irizpideak izango dira, kanon eskaintza: gehienez 50 puntu; proposamenaren balio teknikoa: gehienez 45 puntu eta proposatutako inbertsio hobekuntzak: gehienez 5.

Kontratuaren esleipendunak hartutako konpromisoak beteko dituela bermatzeko, behin betiko bermea eman beharko du. Berme hori kontratuaren iraupen osorako esleipen zenbatekoaren %5a izango da.

Udalean eskuratu daiteke deialdi honi buruzko informazio gehiago eta eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna www.usurbil.eus webgunean jakinaraziko da. Eskaintzak aurkezteko epea, berriz, pasa den ostiraletik hasi eta 20 egun naturalekoa izango da.

Aparkalekua

Bestalde, Hurbilago merkatari eta ostalari elkartearekin elkarlanean, gehienez hamabost minutuz aparkatzeko hiru gune berri sortu ditu Usurbilgo Udalak. Kokaleku berriei dagokienez, Kale Nagusian bi gune berri egongo dira, eta Bordatxo pareko errotondan beste bat.

Orain artean, fondo urdinez margotutako 22 plaza zeuden herrigunetik banatuta, baina horietan ordubetez aparkatu zitekeen. Horiez gain, zamalanetarako beste 25 plaza zeuden, fondo urdinez eta marra horiz margotuta. Nahiz eta goizetan zamalanetarako bideratzen diren, arratsaldeetan erosketak egiteko erabili daitezke. 15 minuturako azken hiru gune horiekin, Udalak erraztasun gehiago eman nahi dizkie usurbildarrei herriko establezimenduetara erosotasunez gerturatzeko.

Hiru gune berri horien funtzionamendua beste guneetako berbera izango da. Hau da, herritarrek beren aparkamendu-diskoa eskatu beharko dute Hurbilago-ko edozein establezimendutan. Aparkaleku plaza horiek erabiltzeko, derrigorrezkoa izango da aurrez aipatutako aparkamendu-diskoa erabiltzea, disko hori autoan jarrita adierazi beharko baita zein ordutan aparkatu den.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate