Diario Vasco

Sektore publikoaren aldeko I. jardunaldiak bihar eta etzi

Getariako Eskubide Sozialen Kartak eta Getariako Gazte Asanbladak antolatuta ondorengo egunetan sektore publikoaren aldeko I. jardunaldiak ospatuko dira gure herrian. Ulpiano Etxean, bihar eta etzi, bi hitzaldi prestatu dituzte, biak ere ordu berean, arratsaldeko 19:00etan. Biharkoak, azaroak 16, izenburu hau darama 'Enplegu publikoa: aurreiritziak eta ebiden-tziak' eta Helena Francoren eskutik etorriko da (bi hizkuntzako hi-tzaldia). Etzikoan, azaroak 17, hizlaria beste emakume bat izango da, Angeles Maestro eta berak jorratuko duen gaiaren izenburua, 'Crisis, deuda y salud pública' izango da.

Helena Franco (Getxo 1967) ekonomia eta zientzia enpresarialetan doktorea da eta Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako ekonomia irakaslea. 2011tik 2015era Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izan zen. Angeles Maestro (Medina del Campo 1952), medikua eta zirujaua da. Espainiako Legebiltzarrean Izquierda Unidako diputatua izan zen laurogeita hamargarren hamarkadan. 1996an 'Tribunal Internacional por Crímenes Contra la Humanidad Cometidos por el Consejo de Seguridad de Naciones Unidas en Irak'eko kidea izan zen. 2009an Europako Parlamenturako hautagaia izan zen Iniciativa Internacionalista-La Solidaridad entre los Pueblos-en zerrendan. Gaur egun Red Roja taldeko buruzagia da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate