Diario Vasco
Expositok eta Arangurenek 2. mailan garaipena eskuratu zuten.
Expositok eta Arangurenek 2. mailan garaipena eskuratu zuten.

Kolore guztietako emaitzak herriko kirol taldeentzat

  • Pagazpe pilota elkarteak nagusien mailako bi txapelketa eskuratu ditu asteburu honetan

Herriko kirol taldeek euren jarduerarekin jarraitzen dute eta asteburu honetan hainbat partida jokatu dituzte.

Usurbil Kirol Taldeko eskubaloi taldeei dagokionez, estatu mailako Zilarrezko Ohorezko maila joka- tzen ari den emakumezkoen senior mailako taldeak garaipen berri bat lortu zuen larunbatean Oiardo kiroldegian. Usurbildarrek 28-26 irabazi zuten Ermuko Errotabarri taldearen aurka eta sailkapenaren buruan jarraitzen dute Aiala Zarautz eta Logroño Sporting La Rioja taldeekin berdinduta.

Senior mailako beste taldeak, gizonezkoenak, ezin izan zuen punturik lortu Zaragozan El Pilar Marianistas taldearen aurka jokatutako neurketan. 1. Nazional mailan ari den herriko taldeak lehen zatian partidan sartuta izan zen, atsedenaldira 12-9 iritsi zirelarik, baina bigarren zatian ezin izan zuten ezer egin. Azkenean 21-18 galdu zuten eta sailkapeneko azken hirugarren postuan kokatuta daude orain.

Euskal Liga jokatzen ari diren emakumezkoen kadete eta jubenil mailako taldeek emaitza desberdinak lortu zituzten Basaurin. Jubenil mailako taldeak 23-38 irabazi zuen eta sailkapenaren buruan jarraitzen dute Tecnifuelle Elgoibar taldearekin berdinduta. Kadete mailako taldeak, berriz, 17-12 galdu zuen eta azken hirugarren postuan kokatuta daude orain.

Mutilen taldeei dagokionez, biek garaipena lortu zuten larunbatean Oiardon Indupime Basauri taldearen aurka jokatutako neurketetan. Jubenilek ligako lehenengo garaipena lortu zuten 37-31 irabazi ostean. Kadeteek, berriz, 32-27 nagusitu ziren eta lehen postuari eusten diote Zarautzekin berdinduta.

Usurbil Futbol Taldeari dagokionez, 1. Erregional mailako taldeak 3-0 galdu zuen larunbatean Donostiako Puio futbol zelaian Vasconia liderraren aurka jokatutako partida. Herriko taldeak azken partidak irabazi ostean 1. postutik 3 puntura kokatuta zegoen, baina larunbatean ezin izan zuten punturik lortu. Honenbestez 3. postuan jarrai-tzen dute.

1. jubenil mailako taldeak, berriz, 2-1 irabazi zuen larunbatean Harane futbol zelaian Andoaingo Euskalduna taldearen aurka. Lehen zatian andoaindarrak aurreratu ziren markagailuan, baina atsedenaldira iritsi aurretik berdinketa gola egin zuten usurbildarrek. Bigarren zatian bazirudien ez zela gol gehiagorik izango, baina luzapenean garaipenaren gola lortu zuen herriko taldeak. Garaipen honekin 4. postuan kokatuta daude orain, aurretik dituzten 2 taldeengandik 3 puntura.

Azkenik, 1. kadete mailako taldeak 1-5 galdu zuen Haranen Añorga taldearen aurka.

Pagazpe txapeldun

Pagazpe pilota elkarteko nagusien mailako bi bikotek, berriz, Elkarteen arteko Gipuzkoako txapelketa eskuratu dute asteburu honetan eskuz binaka.

Larunbatean Xabi Santxo eta Aitor Gorrotxategik 22 eta 16 irabazi zuten Idiazabalen Hernaniko Ojuel eta Arrieta bikotearen aurka, Ohorezko mailako txapelketa eskuratuaz. Igandean, Hodei Exposito eta Aitor Arangurenek 2. mailako finala irabazi zuten Astigarrako Loidi eta Santxezen aurka. Herriko pilota elkarteko bikoteak 22-9 irabazi zuen eta 1. mailara igotzea lortu dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate