Diario Vasco

Hil honetan traste zaharrak 16an eta 30ean jasoko direla jakinarazi du Udalak

Orioko Udalak zerbitzua eskaintzen die herritarrei, etxeko altzari eta traste zaharrak biltzeko. Bilketa hilean bi aldiz egiten da, asteazken goizetan. Beraz, bota nahi diren altzari eta trasteak bezperako gauean atera behar dira, asteartearekin, horretarako prestatutako tokietara. Trasteak atera baino lehen, Udalari abisua eman behar zaio (943. 830346), langileek jakin dezaten zein motatako trasteak diren eta gutxi gorabehera zein bolumen duten.

Azaroan bi egun hauetan egingo da bilketa: hilaren 16an eta 30ean. Beraz, trasteak aurreko gauean atera behar dira (esanda bezala, aldez aurretik Udalean abisatuta). Abenduan, berriz, hauek izango dira bilketa-egunak: abenduaren 14a eta 28a.

Udalak jakinarazten die herritarrei errespetatu egin behar dituztela bilketarako jarritako egunak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate