Diario Vasco

Kadete eta jubenilek gaur arratsaldean jokatuko dute Mendibetz zelaian

Clemente, Orioko jubenilen entrenatzailea, Genova eta Zumetarekin, aurreko partidu batean.
Clemente, Orioko jubenilen entrenatzailea, Genova eta Zumetarekin, aurreko partidu batean. / ETXEBERRIA
  • Lehen taldeak Zubietan jokatzen du, Deusto Donostiaren aurka

Bi futbol partida ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Mendibeltz zelaian. Batetik, 16:00etan, kadeteek Aretxabaletaren bisita jasoko dute, eta ondoren, 18:00etan jubenilen txanda, S.A.N.S.E.ren aurka.

Gainontzeko taldeeei kanpoan jokatzea egokitzen zaie. Honela,Preferenteko taldeak Zubieta jokatuko du, gaur arratsaldeko 18:00etan Deusto Donostiaren aurka. Joan den astean ere etxetik kanpo jokatu zuten, Lezon. Ea gaurkoan hiru puntuekin etxeratzen diren. Ohorezko infantilek berriz gaur eguerdian S.A.N.S.E.-ren zelaia bisitatuko dute, eta neskek Bergaran dute norgehiagoka arratsaldez.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate