Diario Vasco

Kabalgatan erregaliak jasotzeko epea errespetatzea eskatzen da

Guraso Elkarte, bolondres ugari eta Aizarnazabalgo Udalak antolatzen duten Errege kabalgatan erregaliak jaso nahi dituzten umeen gurasoek izenemate epea hil honen 14tik 28ra bitartekoa dutela ohartarazi dute; umeko 12 euro izango dira eta izena liburutegian edota Guraso Elkarteko kideren bati esatea nahikoa da. Epe horretatik kanpora ez da inoren izenik onartuko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate