Diario Vasco

Eskualdean antolatutako hitzaldi ibiltariak Getariara etorriko dira datorren igandean

Portua. Getariako arrantza ondarea jaso eta zabaldu nahian antolatu da igandeko hitzaldia.
Portua. Getariako arrantza ondarea jaso eta zabaldu nahian antolatu da igandeko hitzaldia. / AMAXKAR
  • Pello Iribar eta Xabier Alberdirekin 'Getariako arrantza ondare bakarra jaso eta zabaldu nahian' gaia jorratuko da datorren igandean

Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotua dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan Getaria, Aia, Orio, Zarautz eta Zumaian egingo diren hitzaldi ibiltariak. Aurten hirugarrenez egingo dira hitzaldi ibiltariak. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko bi urteetan arrakasta polita izan dute.

Joan den asteburuan eman zitzaien hasiera hitzaldi ibiltariei (azaroko igandeetan izango dira eta doan dira). Lehendabizikoa, azaroaren 6koa, Zumaian egin zen. Hurrengo igandeetan, Getarian, Orion, Zarautzen eta Aian egingo dira. Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horrek azalpen eta argibide ugari eskainiko ditu. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da.

Getarian igandean

Datorren iganean, hitzaldi ibiltariak Getariara etorriko dira. Goizeko 11:00etan hasiko da eta Elkano arrantzale kofradian izango du irteerarako elkargunea. Hitzaldiaren izenburua 'Getariako arrantza ondare bakarra jaso eta zabaldu nahian' izango du eta hizlariak Pello Iribar eta Xabier Alberdi (Kanpaia Elkarteko kideak) izango dira. Izena emateko jo Getariako Turismo Bulegora, deitu 943 140957 telefono zenbakira edo idatzi info@getariaturismo.eus posta elektronikora. Ondorengo igandeetan Orio eta Zarautzen egingo dira hitzaldi ibiltariak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate