Diario Vasco
Geltoki hau lekuz aldatzera doaz.
Geltoki hau lekuz aldatzera doaz. / ARRAIZABALAGA

Autobus geltokia aldatzeko lanak martxan

Hasi dira jada herri barruko autobus geltokia lekuz aldatzeko lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo ditu Gurutzeaga eta Bainuetxeko autobus geltoki berrien kokapen lanak, eta horretarako beharrezkoak diren lanak hasi dira egiten dagoenekoz, gune berriko zuhaitzak kenduz.

Gurutzeaga kalean Zumaia alderantzko norabidean zegoen geltoki berria errepide ondoan kokatuko da, hilerriaren ondoan, eta errepidea gurutzatzeko oinezkoentzako pasabidea jarriko dute, semaforoarekin.

Bainuetxeko geltokia aldiz lekuz mugituko dute mero batzuk, eta errepidea gurutzatzeko dagoen pasabide gunean jarriko dute markesina berria. Urte bukaerarako aurre ikusten da lanak amaituta izatea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate