Diario Vasco

Xabi Solanorekin solasaldia izango da gaur Kulturaldiaren barruan

Noaua! Kultur Elkarteak antolatutako Kulturaldia aurrera doa. Gaur, Xabi Solanorekin hitzaldi-solasaldia izango da Sutegiko auditorioan iluntzeko 19:30etik aurrera. Bere musika ibilbidea azaltzeaz gain, bertaratzen direnen galderak erantzungo ditu. Bere musikaz gozatzeko aukera ere izango da ekimen honetan.

Biharko, berriz, ekitaldi bikoitza iragarrita dago. Hasteko kantu-jira izango da Mikel Laboa plazatik abiatuta 19:00etan eta ondoren kantu-bertso afaria Uxue Alberdi eta Jexux Mari Irazurekin Artzabal jatetxean. Txartelak 20 eurotan salgai daude Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta Noaua!ko egoitzan. Hurrengo egunean, hilaren 12an Lakikrun antzerki taldeak 'Non gaude' antzezlana eskainiko du Sutegiko auditorioan iluntzeko 20:00etan hasita. Sarrerak 7 eurotan egongo dira salgai aurrez aipatutako lekuetan eta 5 eurotan Noaua!ko bazkideentzat elkarteko egoitzan. Azkenik, eta aurtengo Kulturaldiari amaiera emateko, Ruper Ordorikaren kontzertua izango da Sutegiko auditorioan igandean iluntzeko 19:00etan. Mugalarien laguntzaz iritsiko da eta 'Guria ostatuan' bere lan berriko abestiak ere eskainiko ditu bertan. Sarrerak 10 eurotan egongo dira salgai aurrez aipatutako lekuetan, 8 euro Noaua!ko bazkideentzat.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate