Diario Vasco

San Martin jaiak bihartik aurrera Ortzaika auzoan

Ortzaika auzoa San Martin jaietan murgilduko da bihartik aurrera. Goizeko 10:00etan meza nagusia izango da San Martin ermitan. Jarraian,hamaiketakoa bertsolariekin Oliden jatetxean, eta segidan, Toka eta Sagarbiltze Txapelketa. Iluntzeko 20:00etan, batukada herriko plazatik Ortzaikara. Ondoren, afaria eta Gabenara erromeri taldearen saioa iragartzen dira Oliden-go karpan. Mus txapelketari gaueko 22:30ean emango zaio hasiera eta 23:00etatik aurrera erromeria eta gaua bukatzeko, DJ Txabola. Larunbatean jarraituko du jai egitarauak. Goizeko 05:00etan baratxuri zopa Oliden jatetxean eta 06:00etan, Oilasko biltzaileen irteera. Arratsaldean berriz, 17:00etan, Niko Nok pailazoaren emanaldia eta txokolatada. Gaueko 21:00etan, erromeri -afaria Olideneko karpan Gari eta Iñaki trikitilariekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate