Diario Vasco

Andatza Mendi Elkartearen Mendi Astea hilaren bukaeran

Monte Perdidora egindako irteeraren emanaldia eskainiko da.
Monte Perdidora egindako irteeraren emanaldia eskainiko da. / ANDATZA

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Hilaren 23, 25 eta 26an burutuko da Andatza Mendizaleen Kirol taldeak urtero antolatu ohi duen Mendi Astea. Urte osoan ibilaldi ugari burutu ostean, urte amaiera gerturatzearekin batera, hiru egunetan hiru ekimen desberdin izango dira, Sutegiko auditorioan izango dira bi eta mendi irteera egingo da hirugarrenean.

Hilaren 23an, 'Andatzakoak Ordesako Monte Perdidon' emanaldia izango da Sutegin iluntzeko 19:30ean hasita. Irailaren 9tik 11ra, 40 mendizaleek Ordesara egindako irteeraren ikusentzunezkoa ikusteko aukera izango da bertan. «Lehenengo egunean, Senda de los Cazadores, Mirador de Carcilarruego, Faja de Pelai eta Soasoko zirkotik Gorizeko aterpera (2.200 m) iritsi ginen. Hurrengo egunean, Gorizeko aterpetik abiatuta, laku izoztutik pasa ondoren Monte Perdidoko gailurra (3.355 m) egin genuen 40 mendizaleok. Azkeneko txangoan Carriatatik Faja Racunera eta Cotatuero zirkora abiatu zen talde bat eta Salaronseko klabijetako igoera ezagutzeko bidea hartu zuen beste taldeak». Sarrera doakoa izango da.

Ostiralean, berriz, hilaren 25ean, 'Autobabesa mendi jardueretan' hitzaldia eskainiko du Segurtasun eta Larrialdi Kudeaketan graduatua eta DYAko Erreskate arduraduna den Mikel Noguesek. «2015. urtean, 391 mendi-istripu gertatu ziren Euskadiko mendietan. Mendi-istripuak ekiditeko, baita istripu hauek gertatzen direnean hauen kalteak murrizteko ere, ezinbestekoa da jardueraren plangintza egoki bat egitea eta larrialdi baten aurrean nola jokatu behar den jakitea. Hitzaldi honetan, hortaz, mendi jarduera bat era seguruan egiteko beharrezkoa den plangintzaren eta larrialdi egoera baten aurrean izan behar dugun jokabidearen inguruan hitz egingo da».

Azkenik, larunbatean, hilaren 26an, goizeko 8:00etan frontoi atzetik aterata mendi irteera egingo da Usurbilgo inguruetan. Ondoren bazkaria egingo dute Patri jatetxean. Bazkarira joateko izena aldez aurretik eman beharko da, Mendi Asteko ekitaldiak hasi baino lehen, Sutegin jarriko den mahaian. Sutegin burutuko diren bi ekitaldiak hasi aurretik, mendiko federatu txartela berritu edo lehen aldiz ateratzeko aukera izango da. Andatzako kideak txartel hori tramitatzeko eta behar diren argibide guztiak emateko Sutegin burutuko diren ekitaldiak hasi aurretik jarriko duten mahaian izango dira.

Mendiko federatu txartelaren bitartez mendian ibiltzeko aseguru berezia egiten da eta Mendizale Federazioak eskaintzen dituen zenbait zerbitzu erabiltzeko aukera dago: Ikastaroak, Mendi aterpeetan tarifa edo prezio merkeagoak. Mendi Astearen barruan antolatu duten ibilaldirako izena emateko aukera ere izango da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate