Diario Vasco

Muruetako Kamiño nagusi suertatu zen Aiako idi deman

Sari banaketa. Muruetako ordezkariak txapelarekin, antolatzaileak eta Aiako alkatea.
Sari banaketa. Muruetako ordezkariak txapelarekin, antolatzaileak eta Aiako alkatea. / IBON ERRAZU
  • Oso marka onak lortu dira aurtengo edizioan; bigarren Iñaki Lopategi eta hirugarren Oliden oriotarra sailkatu dira

Aiako ididemak astelehen gaueko saioarekin amaitu ziren eta, azken egunean Bizkaiko Urdaibai inguruan dagoen Murueta herriko Kamiño jatetxeko idiek marka guztiak ontzea lortu eta aurtengo irabazleak izan dira. Giro polita egon zen azken egunean ere Aiako probalekuan.

Guztira 16 idi bikote izan dira lehian, bost saioetan banatuta, Aiako probalekuko 1.800 kilotako harriarekin lanean.

Azken sailkapena ondorengoa izan da: 1.- Kamiñoko jatetxea (Murueta) 58 plaza justuak; 2.- Iñaki Lopategi (Birle) 57 plaza zinta bat eta 1,00metro; 3.- Oliden (Orio) 56 plaza, zinta bat eta 1.50 metro; 4.- Laski (Birle) 52 plaza eta 2,25metro; 5.- Soarte (Elgoibar) 52 plaza justuak; 6.- Patxi Irarreta (Errenteria) 51 plaza justuak; 7.-Patxi Arzadun (Aia) 50 plaza justuak; 8.-Txokolate (Errezil) 48 plaza zinta bat eta 1.05metro; 9.- Muguruza (Mungia) 48 plaza justuak; 10.- Asier Alegria (Bermeo) 43 plaza eta 1,37metro.; 11.- Rafa Alegria (Bermeo) 43 plaza justuak; 12.-Matxain (Errenteria) 42 plaza, zinta bat eta 0,50metro; 13.- Kizkurra (Larraul) 42 plaza eta 1,77metro; 14.- Artaso (Elgoibar) 36 plaza, 2 zinta eta 0,64metro; 15.-Korta jatetxea (Gabiria) 36 plaza eta 2,18metro, eta 16.- Biyok (Errenteria) 34 plaza.

Astelehen gaueko saioa amaitu ondoren Nekane Arrizabalaga, Aiako alkateak, eta Paulo Aldalur, Aiako Idi Demako ordezkariak, aurtengo Manta banatu zien irabazleei ikuslegoaren txaloen artean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate