Diario Vasco

Bertso tailerra eta sakelako bideo lehiaketa antolatu dira

Bertsotan. Herritarrek ere kantuan hasteko aukera dute.
Bertsotan. Herritarrek ere kantuan hasteko aukera dute. / AMAXKAR
  • Udaleko Kultura sailak bultzatu ditu biak eta bihar bertan hasiko da bertso tailerra

Bihar, osteguna, hasi eta maiatza bukaera arte, bertso-tailerra antolatu da, Maialen Velarde zumaiarra irakasle lanetan dela. Kurtsoa herriko bertsozale guztiei irekita dago, orain arte ibili direnei zein gogoa izan arren inoiz animatu ez diren hasiberriei. Maila desberdintasun handia izanez gero, bi talde egingo lirateke beraz, gogoa duen ororentzat ostegunetan izango da hitzordua, 20:00etan Eskualtxetan. Kurtso osoaren prezioa 50 eurokoa izango da eta izen-ematea udaletxean egin behar da.

Euskaren Nazioarteko Eguna dela eta (abenduak 3an), mugikorrez grabatutako bideo lehiaketa jarri da martxan. 12 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago, bi kategoriatan banatuta eta epaimahai batek kategoria bakoitzeko bi onenak aukeratuko ditu. Sari banaketa, Euskararen Egunean bertan, eguerdian, izango da plazan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate