Diario Vasco

Partida orekatu batean, Oriokoren porrota Lezon, 2-1

Jubenilek. Denboraldiko lehen porrota pairatu zuten.
Jubenilek. Denboraldiko lehen porrota pairatu zuten. / ETXEBERRIA

Preferente mailako Oriokok 2-1 galdu zuen Lezon, Asier Olaizola getariarrak entrenatzen duen Allerruren aurka. Galtzen hasi ziren hasi eta berehala, baina Iosu Solaberrietak berdinketaren gola sartu zuen 60 minutuan. Dena den, segituan Allerruk bigarrena egin eta emaitza honekin amaitu ze, justuena berdinketa izan beharko lukeen partida. Detaile txikiek erabaki zuten neurketa eta jasotako goletan oriotarrek oso zorte txarra izan zuten. Datorren astean ere kanpoan jokatuko dute.

Jubenilek ere emaitza berdinarekin galdu zuten, Antigua Berri-ri egindako bisitan. Era honetan, donostiarrak ditugu sailkapeneko lider berriak 19 punturekin, Clementeren mutilak baina bi gehiagorekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate