Diario Vasco

Keta Babyauto berriz ere garaipenaren bidean

Garaipenaren bila. Getariarrek aurkako golaren aurrean erasoara jo eta bi gol egin zituzten, bigarrena partida amaieran Salamok.
Garaipenaren bila. Getariarrek aurkako golaren aurrean erasoara jo eta bi gol egin zituzten, bigarrena partida amaieran Salamok. / AMAXKAR
  • Luzapenean lortu zuen irabaztea Eibar Urko taldearen aurka

Getariako Keta Babyautok amaiera eman dio azken bolada txarrari. Lau partida jarraian galdu ostean, beharrezkoak ziren hiru puntuak eskuratu zituzten Eibar Urko taldearen aurka 2-1eko emaitzarekin igandean Mendibeltzen jokatutako norgehiagokan.

Hasieran, bisitariak mugitu zuten baloia. Partidan hobeto sartu ziren eta aukera garbirik izan ez arren, beraiek jarri zuten erritmoa berdegunean. Denborak aurrera egin ahala, Keta baloiaren jabetzarekin egin zen eta joko landua egiten saiatu ziren. Zelai erdian nagusi izan arren, azken metroetan gola egitea falta zitzaien getariarrei. Zapore onarekin amaitu zuen Bayautok lehen zatia.

Bigarrena hasi bezain laster, eibartarren gola iritsi zen. Eta golarekin batera, urduritasuna. Oroitzapen txarrak uxatu eta partidari adarretatik eutsi zion Ketak. Aldaketek, aire freskoa eman zioten taldeari eta bigarren zatiko 70. minutuan etorri zen lehen gola. Pablo Alvarezek ezker hegaletik erdiratu, eta Eibarko atzelariak bere atean sartu zuen. Partidako notizia hoberena azken minutuan etorri zen. Hainbat jaurtiketa eta aldaratzeren ostean, Salamok garaipenaren gola egin zuen 2-1eko emaitza ezarriz markagailuan. Datorren igandean, Ilintxa jasoko dute berriz etxean arratsaldeko 17:00etan.

Jubenilek galdu egin zuten, 3-4 ko emaitzarekin Ekintza nagusitu zen. Golak, Manu Castrok bi eta Eneko Arangurenek bestea egin zituzten getariarren aldetik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate