Diario Vasco

Beste garaipen bat Zestoako futbol talde nagusiarentzat

Kadete neskek ere sekulako hasiera bikaina eman diote denboraldiari.
Kadete neskek ere sekulako hasiera bikaina eman diote denboraldiari. / DANBOLIN
  • Kadete mutil eta neskak eta infantil neskak ere garaile suertatu ziren

Berriro ere goiko postuei begira jarri da Zestoako futbol talde nagusia, azken garaipenei esker. Oraingoan etxetik kanpo, Ilintxaren zelaian eskuratu ditu hiru puntuak, 1 eta 3 irabazi ostean. Horrela, egun zazpigarren postuan dago kokaturik etxeko taldea, goiko postuetatik oso hurbil. Hurrengo astean etxean jokatuko du partida, 10. sailkaturik dagoen Arrasateko taldearen aurka. Oso bestelakoa da Jubenil taldearen kasua. Hau Ohorezko maila gogorrean ari da lehian, eta partida txukunak osatu arren zorte txarra edo despisteak tarteko azken unean garaipenek alde egiten diote.

Azken jardunaldian ere beste horrenbeste gertatu zaio, irabazten hasi ostean, azken lau minututan jaso zituen bi golei esker hiru puntuak berriro ere alde egin zitzaizkion. Hala ere oraindik denboraldi hasera besterik ez da eta badu denbora puntuak batzen hasteko, eta haizearen norabidea pixkat aldatu eta zortearen haizea alde jartzen bazaio laster iritxiko dira albiste hobeagoak. Beste taldeei dagokionez, Zestoa B gizonezkoen taldeak beste puntu bat lortu du etxetik urrun, Zumarragan, 1 eta 1 berdindu ostean, eta hurrengo astean etxean jokatuko du Mutriku liderraren aurka; kadete mutilak 0 eta 1 irabazi zuten Zarautzen eta kadete neskek ere bai, 1 eta 2,baita ere Zarautzen, eta biak ere bigarren postuan daude sailkaturik; Infantil mutil B taldeak Eibarren galdu zuen, 3 eta 1, eta infantil neskek 2 eta 1 irabazi zioten Amaikak bat taldeari. Beraz, guztira lau garaipen, berdinketa bat eta bi porrot, nahiko emankorra izan den futbol jardunaldian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate