Diario Vasco

Praileburu sare lekua inauguratu dute

Solasean. Alkatea eta kofradiako lehendakaria.
Solasean. Alkatea eta kofradiako lehendakaria.
  • Arantxa Tapia sailburua egon zen arrantzarako sareak eta materiala gordetzeko eraikuntza berrian

Atzo eguerdian inauguratu zuten portuan Praileburu izena eramango duen eraikin berria, arrantzarako sareak eta materiala gordetzeko balio duena. Ekitaldira Arantxa Tapia, ekonomiaren garapen eta lehiakortasuneko sailburua, etorri zen eta berak izan zuen kanpoan jarri den plakari estalpea kentzeko ardura.

Emeterio Urresti, Elkano kofradiako lehendakariaren hitzak en-tzun ondoren, Tapiak euskal arran-tzaleek behar duten laguntza ematen jarraitzeko asmoa azaldu zuen eta jarraian Rafael Eizagirre apaizak bedeinkatu zuen eraikina eta bertan lanean ibiliko direnak. Herriko abesbatzak eman zion amaiera ekitaldiari 'Boga boga' abestuz.

Emeteriok DV-ri azaldu zionez, «eraikin hau egitearen arrazoia garbia da, gaur egungo sareak lehen baino handiagoak dira eta ditugun bodegetan ez dira sartzen. Portu gainean uzten ditugu sareak eta gaurko egunean bai segurtasunari dagokionez eta baita estetikaren aldetik ere ez dugu sareak horrela egotea egokia ikusten. Aztertu genuen beste lekuetan nolako tokiak prestatu dituzten sareak jasotzeko eta Praileburu eraikina egitea erabaki zen. 15 zulo daude eta itsasontzi bakoitzak berea izango du (80 metro kubikokoa). Eraikina egiteko Europatik etorritako dirua jaso dugu, baita Jaurlaritzatik eta Kofradia berak ere jarri du. Lanean jarraitu behar dugu arrantzaren beharrak asetzen», amaitu zuen esaten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate