Diario Vasco

Mendi astea izango da asteartetik igandera bitartean Zestoa eta Aizarnan

Gaztetxoentzako eskalada ikastaroa asteazkenean izango da.
Gaztetxoentzako eskalada ikastaroa asteazkenean izango da. / K. A.

Asteartean hasi eta igandea bitartean mendi ekitaldi ezberdin ugari izango ditugu Zestoa eta Aizarnan, Agiro Mendi Kluba eta Aizarnako Herri Elkartearen eskutik.

Horrela, etzi, Koldo Ruiz eta Ur-tzi Zelaiak zestoarrek orain hilabete gutxi Bolivian egin zituzten mendi igoeren berri emango digute, Zestoako jubilatuen tabernan, 20:00etan hasita. Asteazkenean, aldiz, umeentzako eskalada tailerra izango da kiroldegiko rokodromoan, kirol hau ezagutu nahi duten gaztetxo guztientzat. Eta Zestoan izango diren ekitaldiekin amaitzeko, ostegunean beste bideo emanaldi bat izango da jubilatuen tabernan, oraingoan Andoni Zulaika herritarraren eskutik. Honek, abuztuan Nepalen burutu zuen Mustang trekinaren inguruan hainbat azalpen emango ditu.

Ostiralean aldiz Aizarnan izango da emanaldia, Aranburu landetxean, gaueko 22:00etan hasita. Kasu honetan Aizarna, Zestoa eta Zumaiako hainbat lagunek -Beñaten gurasoak tarteko- Nepaleko Pumori mendiaren kanpalekura egin zuten trekiñaz eta bidaiaz arituko dira. Eta amaitzeko, igandean izango diren bi ekitaldi aipatu behar: bat, Zestoatik Aizarnara gazte-txoentzako antolatu den mendi irteera da, 10:00etan hasiko dena, ibilbide berezia izango duena eta gero Aizarnan izango den bazkarian parte hartzeko aukera emango duena, gaztetxo eta gurasoentzat (5 euro bazkaria). Eguraldia asko oker-tzen bada irteera hau bertan behera geldituko da. Izena kiroldegian eman behar da. Eta bestetik, nola ez, Aizarnako Lehenengo ibilaldi neurtua aipatu behar.

Hilaren 13an, Beñat -Benantxio ibilaldi neurtua izango da Aizarnako paraje ederrean. Mendiko bi istripu ezberdinetan hil ziren (Beñat 2001an Pumorin eta Benantxio 2013an, Aneton) herriko bi mendizale handi hauen izena daraman mendi proba hau Aizarnako herri elkartea, Agiro Mendi klubak eta Zestoako udalak bultzatzen dute. Izen ematea herrikrosa web gunean egin daiteke (10 euro) edo proba egunean bertan ere bai, (15 euro). Irteera Aizarnako plazatik egingo da, goizeko 19:30etik 20:00etara eta honako ibilbidea prestatu dute: Aizarna - Benita benta - Gazume - Iturriotz - Altzola - San Pelaio - Aizarna (25km). Parte hartzen dutenei opari bat emango zaie, jateko eta edatekoa egongo da ibilbidean zehar eta ordua kontrolatzeko guneak ere bai. Bukaeran bazkaria egongo da Aizarnan, eta mendi probarako izena ematerakoan bazkarirako ere eman ahal izango da.

Behobia-Donostia

Datorren igandean izango den Behobia-Donostia lasterketara joateko autobusa izango da. Autobusean joan nahi dutenek izena Zestoako kiroldegian eman dezakete azaroak 10 arte. Autobusa goizeko 7:30ean aterako da Gurutzeagatik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate