Diario Vasco

Ibai Marin abeslariak kontzertua emango du ostiralean kultur etxean

Ibai Marin oiartzuarrak kontzertua emango du Orioko kultur etxean azaroaren 11n, ostiralarekin, gaueko 22:30ean hasita.

Ibai Marin orain dela urtebete inguru etorri zen Oriora bizi-tzera eta Bikamiotako KTA eraikinean entsaitzen du, herriko beste taldeek bezala. Hira taldean ibili da orain arte, baina bidea egiten hasi da bakarlari gisa. Hira taldea erreferente bat izan da Euskal Herriko heavy metal musikan. 1998an sortu zen eta bost disko grabatu zituen. Taldea iaztik geldituta dago eta Ibai Marin bere kasa ari da orain han eta hemen kontzertu batzuk ematen eta, bakarlari moduan, disko bat prestatzen. Lehenbiziko aldia da Orioko kultur etxean jotzen duela.

Ibai Marinen emanaldia doan izango da, baina, aretoaren aforoa mugatuta dagoenez, aldez aurretik hartu behar dira gonbitak. Gonbitak dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan.

Kontzertua 'Euskaraz bizi-bizi' programaren barruan antolatu da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate