Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Argizaiol mota ugariren erreplikak ikusi daitezke kultur etxeko Javier Cenzanoren erakusketan.
'Etnika' erakusketa kultur etxean

'Etnika' erakusketa kultur etxean

Javier Cenzano donostiarrak eskuz egindako argizaiolak ikusi daitezke hilaren 28a arte. Bere bilduma zabalaren zati bat erakusten du Orion

PPLL

Domingo, 6 de noviembre 2016, 01:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Javier Cenzano donostiarrak eskuz egindako argizaiolak erakutsiko ditu kultur etxeko areto nagusian azaroaren 28a arte. Ostiral arratsaldean etorri zen Oriora, erakusketa prestatzera. Javier Cenzanok arotz-lanak egiten ditu, modu tradizionalean, Donostiako Gros auzoan bere aitak hasitako lanari jarraipena emanez.

Javier Cenzano argizaiolekin interesatu zen orain dela urte batzuk eta lan handia egin du geroztik argizaiolen pistari segitzen. Horren ondorio da erakusketa hau. Gipuzkoan barrena joan-etorri asko egin ondoren, argizaiol mota ugari ezagutzeko aukera izan du eta horien erreplikak egin ditu era tradizionalean. Lan handi horren emaitza da gaur egun daukan 100 argizaiol inguruko bilduma. Guztiak berak egindakoak dira, benetako modelotan oinarrituta eta material birziklatuak erabilita. Bilduma horren zati bat da Orion erakutsiko duena.

Euskarazko izenak garbi adierazten du zer den argizaiola: argizaria biltzeko ola bat. Itxura antropomorfoa duen zurezko pieza bat da, 30-50 bat zentimetrokoa. Bi aldeetatik landuta egoten da, argizaria biltzeko tokian izan ezik. Argizaiola garran-tzizkoa zen, garai batean, heriotzarekin lotutako erritoetan.

Erakusketa goizez eta arratsaldez izango da zabalik: 10:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara, esan bezala, hilaren 28a bitartean. 'Etnika' izena jarri dio Orioko erakusketari.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios