Diario Vasco
Ongile anonimo batek ordaindu du itsasontzia egitearen kostua eta argiztatuta ikus daiteke.
Ongile anonimo batek ordaindu du itsasontzia egitearen kostua eta argiztatuta ikus daiteke.

Nao Victoria Salbatore elizan zintzilik

  • Elkano getariar marinelak munduari lehen bira emateko erabili zuen Nao Victoriaren erreplika elizaren sarreran ikus daiteke aurrerantzean

Bere garaian orrialde hauetan aurreratu genuen bezala, Salbatore elizan zintzilikatu dute Nao Victoriaren erreplika, Juan Sebastian Elkano getariar mariñelak munduari lehen bira emateko erabili zuen itsasontzia.

Eta zergatik egin den hau galdetuko dute askok. Arrazoia ezagutu dugu eta jarraian jakitera emango. Getariako Salbatore elizak bisita ugari izaten ditu urtean zehar. Bertaratzen diren asko, bisita gidatuen barne hurbiltzen dira bertara eta badira urteak gidariak elizako ezaugarriak aipatzen dituen bitartean, herriko pertsonai ezagunen informazioa ere zabaltzen dutela. Hauen artean Cristobla Balenciaga eta Juan Sebastian Elkano aipatzen dira noski.

Munduari lehen bira eman zion mariñelataz hitz egitean, bisitariak sarritan bere ontziaren inguruko galderak luzatzen dituzte eta gustuko izango zutela ikusi zen Nao Victoriaren erreplika bat bertan ikustea.

Erreplika bat jarri

Gauzak honela, elizan itsasontziaren irudi bat izatea egoki ikusi zen eta erreplika bat egitea aztertu. Kostua handia zen eta baztertu egin zen kontua bere garaian. Baina joan den urtean eta aurrekontua egina zegoenez, herritar batek proposamena egin zion bere izena jakitera eman nahi ez duen pertsona bati. Honek egoera aztertu ondoren aurrera egiteko agindua eman eta honela hasi zen joan den urteko irailean Nao Victoriaren erreplika egiten. Horretarako Donostiako San Telmo Museoan dagoen itsasontzia hartu zuten erreferentzia modura.

Ez da lehenengoa

Orain elizan ikusiko den itsason- tzia ez da Getarian dagoen erreplika bakarra. Udaletxean beste bat aurki dezakegu. Hau 1972an lehen biraren 450. urteurrena ospatzen zenean, Zarauzko Udalak oparitutakoa da. Historiak dioenez, Nao Victoria Zarauzko ontziolan egina iza zen. Urte hartan egindako lehorreratzean Simon Altuna, Zarauzko alkateak, Getariako alkatea, Pedro Basterretxearen eskutan utzi zuen erreplika hura, Getariako herriaren-tzat.

Orain jarri dena, beira zuntzarekin egina dago, detaile guztiak ditu eta kokapena aukeratzean, elizako sarreran jartzea erabaki zen, lehen bertan zegoen itsasontziaren toki berean. Arkitekto bat etorri zen kokapena aukeratzera eta beste hainbat tokitan eliza erdian arukitzen diren arren honelako ontziak, Salbatore elizan ez zen toki egokia ikusten hori eta sarreran zintzilika jartzea hautatu zen.

Dena den, bai sartzean edo ateratzean, bisitarien begirada bertara joateko argi bereziak jarri dira eta nabarmen ikusten da dagoeneko Nao Victoria elizan sartu bezain laster. Lanak erabat bukatuta ikusgai dago itsasontzia Salbatore elizan. Laster beteko dira 500 urte lehen bira eman zuela Juan Sebastian Elkanok eta ospakizun horren inguruan aipatu ahal izango da ongile anonimo honen borondate ona. Bere poltsikotik ordaindu du erreplika baina ez du nor den jakitera eman nahi. Herritar zein bisitariek bertaratu eta edozein unetan ikusteko aukera izango dute aurrerantzean, beraz pertsona honi getariarren esker ona luzatu besterik ez da geratzen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate