Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Hitzaldi ibiltariak. Emakume talde bat Orioko kirol portutik ibiltzen.
Mutiozabal ontziola izango da hizpide Orioko hitzaldi ibiltarian

Mutiozabal ontziola izango da hizpide Orioko hitzaldi ibiltarian

Azaroaren 20an izango da Orioko hitzordua. Lehen hitzaldi ibiltaria bihar izango da, Zumaian, eta ondoren Getaria, Orio, Zarautz eta Aian

PPLL

Sábado, 5 de noviembre 2016, 00:30

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getaria, Zarautz, Zumaia, Orio eta Aiaren historia itsasoari estu-estu lotuta dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira hilabete honetan aipatutako herri horietan egingo diren hitzaldi ibiltariak. Aurten hirugarrenez egingo dira hitzaldi horiek. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko bi urteetan arrakasta polita izan dute.

Igande honetan, bihar bertan emango zaie hasiera hitzaldi ibiltariei (azaroko igandeetan izango dira eta guztiz doan). Lehendabizikoa Zumaian izango da. Hurrengo igandeetan Getarian, Orion, Zarautzen eta Aian egingo dira. Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horiek azalpen eta argibide ugari eskainiko dituzte. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena ematea eskatzen da.

Esanda bezala, bihar Zumaian, Zumaiako ontzigintza tradizionalaren inguruko ekimena izango da goizeko 11:00etan Amaia plazan hasita. Izen ematea Zumaiako Turismo Bulegoan egin beharko da, 943.14.33.96 telefono zenbakira deituta. Azaroaren 20an, Getaria izango da bigarren hitzaldi ibiltaria, Getariako arrantza ondare bakarra jaso eta zabaldu nahian, Pello Iribar eta Xabier Alberdirekin.

Orioko hitzordua azaroaren 20rako iragartzen da, Mutiozabal on- tziolaren jatorria eta historia gaur egunera arte gaia jorratuko duelarik Beñat Ibaietak (Beduola Elkartea). Ibilaldia Etxe-luze paren hasiko litzateke goizeko 11:00etan. Izenak Orioko Turismo Bulegoan eman beharko dira, 943.83.55.65 telefonora deituta edo, orioturismo@gmail.com helbidean. Azaroaren 27an, Zarauzko txanda, itsas ondare biziaren azken hondarrak, Zarauzko Batelari Elkartearen eta Zarauzko Arraun Elkartearen egitasmoak, Jexux Mari Garmendia eta Xabier Alberdi (Zarauzko Batelari Elkartea) eskutik. Azken hi-tzaldi ibiltaria Aian izango da, baina oraindik data zehazteke dute antolatzaileek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios