Diario Vasco

Erregionaleko taldeak bigarren itzulia hasiko du gaur Haranen

Eskolarteko futbola eta Erregional mailako taldearen partida gaur.
Eskolarteko futbola eta Erregional mailako taldearen partida gaur.

Usurbil Futbol Taldeak jardunaldi berri bati aurre egingo dio gaur eta bihar, eta Haranen hainbat futbol partida izango dira gaur. Eskolarteko neurketak jokatuko dira lehendabizi 9:15etan. Alebin mutilen Udarregi 6A eta 6B taldeek elkarren aurka jokatuko dute eta Udarregi 5B taldeak Urnieta 5B taldearen aurka.

Ondoren, 10.30ean infantil nesken txanda izango da. Usurbil A taldeak Amara Berri taldearen aurka neurtuko ditu indarrak eta Usurbil B taldeak, berriz, Debako Amaikak Bat B taldea izango du aurrez aurre.

Infantil mailako mutilen taldearena izango da goizean jokatuko den azken neurketa. 11.45etan hasita Danena B taldearen aurka jokatuko dute.

Lehen Erregional mailako taldeak arratsaldeko 16:00etan jokatuko du bihgarren itzuliko lehenengo neurketa. Partida garran- tzitsua izango dute. Azken partidetan garaile irten ostean hirugarren postuan kokatuta daude euren multzoan eta gaurkoan puntu kopuru berarekin bigarren postuan kokatuta dagoen Iluari B taldea izango dute aurrez aurre. Lehenengo itzuliko neurketan 1-0 galdu zuten usurbildarrek, orain arte galdu duten partida bakarra hain zuzen ere.

Gainontzeko taldeek etxetik kanpo jokatuko dute. Lehen jubenil mailako taldeak bihar arratsaldeko 19:00etan Donostiako Berio futbol zelaian Santo Tomas Lizeoa taldea A taldearen aurka eta 1. kadete mailako taldeak Astigarragan Mundarroren aurka goizeko 10.00etan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate