Diario Vasco
Angel Artetxe arroarra, erdian, oroigarria jaso ostean.
Angel Artetxe arroarra, erdian, oroigarria jaso ostean. / K.A.

Odol ateratzeak gaur herriko anbulatorioan

Gaur arratsaldeko 18:30etik 20:30era odol ateratzeak izango dira Zestoako anbulatorioan. Odol emaileen taldetik honako mezua zabaldu nahi dute: «odol emaile egin zaitez. Egunero zure beharra dago; zure ingurukoek ere behar zaituzte; Animatu!», diote herriko elkartekoek.

Sarituak

Bestalde, urtero eskualdeko odol emaileek Loiolan egiten duten bazkarian honako herritarrak izan ziren omenduak: 25 aldiz odola emateagatik zilarrezko intsignia jaso zuten Adiel Zabala, Pedro Aizpurua eta Angel Artetxe, Arroagoikoa. Eta 40 aldiz odola emateagatik, urrezko intsigniarekin, Aitziber Gorrotxategi, Aizarnakoa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate