Diario Vasco

Musika tailerra 0-3 urte bitarteko haurrentzat

Soinuaren bitartez txikien gaitasun musikal, psikomotore, kognitibo eta sozio-afektiboak landuko dira.
Soinuaren bitartez txikien gaitasun musikal, psikomotore, kognitibo eta sozio-afektiboak landuko dira.
  • Zumarte Musika Eskolak antolatu du eta azaroaren 26an izango da goizez. 45 minutukoa izango da tailerra

Zumarte Musika Eskolak 0-3 urte bitarteko haurrentzat egun bateko musika tailerra antolatu du. Tailerra hilaren 26an, larunbatean, goizez izango da eta saioa 45 minutuko iraupena izango du. Apuntatzen den jendearen arabera saio bat baino gehiago egiteko aukera egongo da. Tailerraren prezioa familiako (haur bat + heldu bat) 15 eurokoa da.

Izen-ematea azaroaren 8, 10 eta 11ean (asteartea, osteguna eta ostirala) izango da 18:00etatik 19:30era Zumarteko bulegoan. Informazio gehiago nahi izan ezkero Zumarte Musika Eskolako bulegora deitu edo zumarte@telefonica.net korreo elektronikora idatzi daiteke.

Azken finean, soinuaren bitartez txikien gaitasun musikal, psikomotore, kognitibo eta sozioafektiboak garatuko dira, haurra bere familiaren arteko lotura indartuz.

Bestalde, azaroaren 24an Santa Zeziliren omenezko 'Musikalean' kalejira eta kontzertua aurrera eramango du Zumarte Musika Eskolak. Trikitixa-pandero taldea eta Musika txokoko nahiz abesbatzako ikasleak izango dira kalejiran ibiliko direnak 18:00etatik aurrera. Ondoren, 19:00etan hasita Zumarteko talde instrumental desberdinen kontzertua izango da Sutegi eraikineko auditorioan.

Dokumentala gaur

Gaur 22:00etan Matrakak Usurbilgo Talde Feministak antolatuta 'Altzairuzko emakumeak' dokumentala ikusteko aukera izango da Sutegi eraikineko auditorioan. Zumarragako Arcelor Mittal enpresako langileen emazte, ama, arrebek talde hau osatu zuten beraiek ere itxieraren aurka borrokatzeko. Dokumentalean emakume hauen testigantzak entzuteko aukera izango da.

Bihar arratsaldeko 16:00etan udalak antolatuta 'Herri eta Harri' kafe tertulia eta bisita gidatua izango da Potxoenean. «Denok, gehienok, maite dugu bidaiatza. Turismoa ez da soilik urrutik datozenek egiten dutena. Herritarrek euren burua definitzeko, ezaugarritzeko eta munduaren aurrean agertzeko bidea da, hori ere, turismoa. Egun, zeinek hartzen du erabaki hori? Zeren arabera? Usurbil hobeto ezagutzeko aukera bikaina dugu tertulia hau. Herrian bisita harrigarria eginez. Kafea bitartean», diote.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate