Diario Vasco

Igande honetan emango zaie hasiera azaroko hitzaldi ibiltariei

Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiaren historia itsasoari estu-estu lotuta dago. Hori dela eta, eskualdeko udalak eta Urola Kostako Udal Elkartea hainbat proiektu lantzen ari dira itsas-ondarea berreskuratu eta ezagutzera emateko. Hor kokatzen dira azaroan Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian egingo diren hitzaldi ibiltariak. Aurten hirugarrenez egingo dira hitzaldi horiek. Lehendabiziko aldiz 2014an egin ziren eta aurreko bi urteetan arrakasta polita izan dute.

Igande honetan, hilaren 6an emango zaie hasiera hitzaldi ibiltariei (azaroko igandeetan izango dira eta doan dira). Lehendabizikoa Zumaian izango da. Hurrengo igandeetan Getarian, Orion, Zarautzen eta Aian egingo dira.

Goiz erdiko 5 hitzaldi ibiltari dira guztira, gaian adituak diren pertsonek gidatuta. Bidean, aditu horrek azalpen eta argibide ugari eskainiko ditu. Parte har-tzeko ez da ezer ordaindu behar, baina aurrez izena eman behar da. Oriokoa, azaroaren 20an izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate