Diario Vasco

Emakumea Pilotari Txapelketako jardunaldia bihar Kiroldegiko frontoian

Zestoan emakume pilotari asko ditugu, Maialen eta Leire tarteko.
Zestoan emakume pilotari asko ditugu, Maialen eta Leire tarteko. / K. A.
  • Arratsaldeko 15:30ean hasiko dira partidak; guztira sei jokatuko dira

Larunbat honetan berrikuntza bat izango dugu herrian. Lehen aldiz Emakumea Pilotari Txapelketako jardunaldi oso bat Guru-tzeaga frontoian jokatuko baita. Jardunaldi honen baitan 6 partida jokatuko dira, hiru lehen mailakoak eta beste hiru bigarrenekoak, horietako bitan Maialen Etxeberria eta Leire Lopetegi zestoarrek parte hartuko dutelarik.

Kartelera osoa betiko lekuetan jarriko da, hau da, kiroldegian eta plazako horman. Hau dela eta, herriko zaleak partida hauek ikustera animatu nahi dituzte Zestoako Pilota Taldetik. Pilota jaialdia 15:30ean hasiko da. Aurrez, eguerdiko 12:15etan, gomazko paletako hirugarren mailako beste partida garrantzitsua izango da, bertan Zestoako taldeak bere multzoko lehen postua jokoan izango duelarik Piña Kurdin taldearen aurka.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate