Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Eusko Gudariak 7ko Gabon taberna, herriko zaharrenetarikoa.
Arkupe elkarteko 22 tabernariek Orioko 'Pintxo Bidea' antolatu dute

Arkupe elkarteko 22 tabernariek Orioko 'Pintxo Bidea' antolatu dute

Gaur eta datorren ostiralean izango da Pintxo Bidea, pintxo bakoitza euro baten truke

PPLL

Viernes, 4 de noviembre 2016, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Merkataritzaren Astearen barne, 'Arkupeko pintxoen bidea' antolatu dute elkarte barnean dauden herriko tabernariek. Bi egunetan izango da pintxoen bidea, gaur eta datorren ostirala, azaroak 11.

Pintxo txikiteoaren ordez, Arkupe taberneko tabernariek pintxo bana prestatuko dute. Orain artean taberna gutxi batzuk zeuden Arkupen sartuta, baina azkenaldi honetan Orioko taberna gehienak sartu dira elkartean. Esan bezala, aipatutako bi egunetan, gaur eta datorren ostiralean, euro bakar baten truke pintxo bat dastatzeko aukera, eta gainera otar eder baten zozketan sartuko dira bezero guztiak.

Ondorengo tabernek eskainiko dute pintxoa, herriko hogeita bi taberna eta establezimendu hain zuzen: Arkaitz taberna, Sayalero, Kutixi kafetegia, Xixario jatetxea, Itzala kafetegia, Gabon taberna, Boga-Boga, Pizzeria Kaleta, Baraka taberna, Galerna jatetxea, Restaurante Antilla, Salatxo taberna, Niko kafetegia, Xaloa taberna, Kalakari taberna, Goxoki Azkue, Ogi Berri-Gelatto, Aterpe taberna, Sukia taberna, Gure Txoko, Errusta taberna eta Hatoz taberna. Beraz, pintxo aukera zabala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios