Diario Vasco

Ikastaroak lana bilatzen laguntzeko azaroa eta abenduan eskualdean

Udal Elkartea. Egoitza Zarauzko Abendaño industrialdean dago.
Udal Elkartea. Egoitza Zarauzko Abendaño industrialdean dago.
  • Lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak landuko dituzte ikastaroetan

Azaroa eta abenduan zehar hainbat ikastaro eskainiko ditu Urola Kosta Udal Elkarteak, lana bilatzeko prozesuan eragina duten alderdiak eta baliabideak lan-tzeko. Ikastaroak Udal Elkartearen egoitzan izango dira(Urdaneta bidea 6, Zarautz), 9:30etik 12:30era.

Lehenengoa azaroak 4an, ostiralean, izango da gazteleraz. Bertan, eskualdean enplegurako dauden baliabideak ezagutzera emango da. Azaroak 11an, gazteleraz, plataforma berriak nola funtzionatzen duten eta zertarako balio duten aztertuko da. Azaroak 19an eta gazteleraz, lan-elkarrizketa ondo egiteko hitzezko komunikazioa eta ez hitzezko komunikazioa landuko dituzte partaideak.

Azaroak 25ean eta euskaraz, ekintzailetza eta gazte enpleguaren estrategia. Gazte Berme Sistema, zer da?, Onuradunak, sarbide baldintzaketa neurriak jorratuko dituzte. Azaroak 28an euskaraz, aldi baterako lanerako enpresei buruzko informazioa landuko dute eta webguneetan izena emateko garaian kontuan hartu beharreko hainbat irizpide aztertu eta landuko dira.

Abenduan sartuta, 2an gazteleraz, lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzeak eta bere buruan sinesteak duen garrantzia landuko dute partaideak. Abenduan 12an euskaraz, kontaktuak egiteko eta enpresak topatzeko sareko baliabideak ezagutzera emango zaie ikastaroetan parte hartzen dutenei. Abenduak 16an euskaraz, norbere gaitasunak, ezagutzak, esperien- tzia eta lorpenak erakusteko tresna landuko dituzte. Eta bukatzeko abenduak 23an gazteleraz, lan kon-tziliazioarekin eta jardunaldi banaketarekin lotuta dauden alderdiak ezagutzera emango dira (lan murrizketak, eszedentziak, lan ken-tzeak, ordaindutako baimenak) eta horien inguruko eskubide eta beharrak.

Informazioa jaso nahi dutenak edo izena emateko prest daudenak jo dezatela Urola Kostako Udal Elkartera, Enplegu Zentroa eta Orientazio Zerbitzua, Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz, telefono zenbaki honetara deitu 943.89.08.08 edo idatzi lanpoltsa@urolakosta.eus helbide elektronikora.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate