Diario Vasco

Oriokoren garaipena Astigarragako Mundarroren aurka, 3-0

Merezitako garaipena lortu zuen Preferente mailako Oriokok joan den larunbatean. Astigarragako Mundarro zuen bisitari Mendibeltz zelaian eta azken emaitzak, 3-0, garbi erakusten du oriotarren nagusitasuna. Iosu Solaberrietak lortu zuen lehen gola 14 minutuan; bigarrena 72 minutuan heldu zen, Nestor Caperochipik sartutakoa, eta partida amaitu aurretik Josu Gonzalez de Txabarrik hirugarrena egin zuen. Hiru puntu hauekin, bosgarren ditugu sailkapenean, 12 punturekin. Datorren asteburuan postu bat aurretik duten Allerruri egingo diote bisita.

Jubenilak, bestalde, erraz nagusitu ziren Getariako Ketaren aurka, 1-6 Iraetan jokatutako neurketan eta kadeteek 0-1 galdu zuten Anaitasunarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate