Diario Vasco

Giro ezin hobea Artisautza azokan

Postu ugari. Azken urteetan bezala Aitzaga elkarteak antolatutako artisautza azokan denetarik topatzeko aukera izan zen.
Postu ugari. Azken urteetan bezala Aitzaga elkarteak antolatutako artisautza azokan denetarik topatzeko aukera izan zen.
  • Aitzaga elkarteak antolatutako ekimenaren 21. edizioa izan zen atzo produktu ugarirekin

Aitzaga elkarteak aspalditik antolatzen duen Artisautza azokaz gozatzeko aukera izan zen atzo goizean herriko pilotalekuan. Santu Guztien Egunarekin batera artisau produktu desberdinak ikusgai eta erosgai egon ziren, 30 postu ingurutan banatutako, artisautza azoka honen 21. edizioan.

Azken egunetan bezala giroa ere bidelagun izan zuten bertara gerturatu ziren guztiek. Ekimen honek 21 urte bete ditu eta azken 2 urteetan bezala, aurten ere eguraldi eguzkitsua eta epela izan zen. Horrela, herritarrak nahiz inguruko herrietatik etorritakoak pilotaleku inguruan ibili ziren eguerdia bitartean. Izan ere, herriko pilotalekuan jarrita zeuden hainbat postu bisita-tzeko aldarte ezin hobea suertatu zen azaroaren 1ean.

Eskulangintzako produktu desberdinak ikusi eta erosteko aukera izan zen atzokoan. Harriarekin egindako piezak, egur lanak, zeramika, zestoak, eskuz egindako margolanak, apaingarriak, bitxiak, euskal arropa desberdinak, gozogintza, esnekiak... postu desberdinetan banatuta goiz pasa polita egiteko aukera izan zen frontoian.

Ikusi eta erosi

Asko izan ziren bertan zeuden produktu desberdinak erosi zituztenak. Postu batzuetan, gainera, produktu horiek nola egiten dituzten ikusteko aukera izan zen. Hariarekin jantzi desberdinak egiten aritu ziren eta bitxigintza produktuak egiten ere ikusi ahal izan ziren atzo goizean. Bestalde, beste behin ere taloa eta txistorra jateko aukera ere izan zuten Aitzagaren azokara gerturatu zirenek. Eta ez hori bakarrik, agian atzoko giroarekin bat etorri ez arren, gaztaina erreak ere jateko aukera izan zen urteroko ohiturari jarraituz. Erraldoien konpartsako kideek ere parte hartu zuten atzoko ekitaldian. Herriko 2 erraldoiak eta buruhandiak herriko kaleetan zehar ibili ziren.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate