Diario Vasco

Asteburu beltza Getariako Keta Babyautoko bi taldeentzat

Iker Agirre. Saiakera guztiak alferrik izan ziren Zestoan.
Iker Agirre. Saiakera guztiak alferrik izan ziren Zestoan. / AMAXKAR
  • Gorengoen mailako taldeak Zestoarekin (4-0) eta gazte mailakoak Oriokorekin (6-1) galdu dute azken jardunaldian

Ahalik eta bizkorren ahazteko asteburua izan dute Getariako Keta futbol elkarteko bi taldeek. Gorengoen mailan, Keta Babyautok Zestoaren aurka joka-tzen zuen eta denboraldiko jipoi handiena jasota itzuli ziren, lau eta zeroko azken emaitzarekin.

Larunbateko partidan orain arteko partidekin alderatuz emaitza da kezkagarriena, beti partidan egon ohi dira Azpitarte eta Rauleagaren mutilak baina Iraetako futbol zelaian etxekoak gehiago izan ziren eta azken bi partidetan izandako arazoak getariarrekin baztertu eta garaipen garbia lortzen zuten.

Gazteen taldeak zelai berdinean jokatzen zuen igandean etxeko bezala baino erosoen jokatu zuen taldea Orioko izan zen eta lehenengo zatian partida erabakita utzi zuten. Getariarren gola Paulo Eizagirrek egin zuen. Datorren asteburuan zaharrak Eibar Urko hartuko dute etxean eta gazteak ere etxean errepikatuko dute Ekintza taldearekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate