Diario Vasco

Enrike Abril errebote txapelketako finalerdia jokatuko du bihar 11:00etan

Clement Milhet eta Jon Arruti larruzko paletan txapeldun.
Clement Milhet eta Jon Arruti larruzko paletan txapeldun.

Zubietako errebote taldea Enrike Abril errebote txapelketako finalerdian da aurten ere. Irailaz geroztik jokatu duten liga amaitu ostean, pasa den igandean joka-tzekoak ziren finalerdiak, baina euria dela eta bihar izango dute hi- tzordua Zubietako errebote plazan goizeko 11:00etatik aurrera.

Euskal Herriko zortzi taldek hartu dute parte 2016-17 denboraldiko Enrique Abril Errebote Txapelketan. Horietatik hiru Gipuzkoakoak: Behar Zana (Villabona), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta). Eta beste bostak Lapurdikoak: Endaiarrak (Hendaia), Kanboarrak (Kanbo), Luzean (Donibane Lohizune), Noizbait (Hazparne) eta Senpere (Senpere).

Euren multzoan lehen postua eskuratuta lortu dute zubietarrek finalerdia jokatzeko txartela. Noizbait, Senpere eta Txost taldeen aurkako norgehiagoketan garaipenak lortu dituzte, hurrenez hurren 13-2, 13-0 eta 13-2 irabazita, eta gaurkoan beste multzoan bigarren postua eskuratu duen taldea izango dute aurrez aurre, Endaiarrak taldea hain zuzen ere. Josu, Joseba eta Imanol Aizpurua anaiak, Endika Gartzia eta Jon Argotek osatzen dute Zubietako errebote taldea.

Bestalde, herriko Pagazpe pilota elkarteko kideek txapelak eskura-tzen jarraitzen dute. Clement Milhet eta Jon Arrutik Ezker Hormako Kluben Arteko Txapelketako larruzko paletako 1. mailan txapeldun izan ziren pasa den asteburuan Real Socieda 1 taldeko palistei finala irabazi ostean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate