Diario Vasco

Emakumezkoen senior mailako taldea, gaur Oiardon

Lidertzan. Zarautz eta Logroñorekin batera lehen postuan daude.
Lidertzan. Zarautz eta Logroñorekin batera lehen postuan daude.

Beste asteburu interesgarri baten aurrean gara kirol arloan herrian. Eskubaloiko eta futboleko hainbat partida ikusteko aukera izango da gaur eta bihar.

Usurbil Kirol Elkarteko eskubaloi taldeei dagokionez, eskolarteko partidak jokatuko dira gaur goizean. 10:00etan hasita, infantil nesken Udarregi B Usurbil taldeak Elgoibarren aurka jokatuko du Oiardo kiroldegian. Ondoren infantil mutilen txanda izango da. 11:15etan, Udarregi D Usurbil taldeak Urola B taldea izango du aurrez aurre eta Udarregi B Usurbil taldeak Aloña Mendi 12:30ean hasita.

Arratsaldeko eskubaloi partidei dagokionez, Euskal Liga jokatzen ari den kadete mutilen taldeak Elgoibarren aurka jokatuko du 17:15etan. Herriko taldea liga bikaina burutzen ari da. Orain arte jokatutako 4 neurketak irabazi ditu eta lidertzan kokatuta dago. Elgoibartarrak, berriz, azkenbigarren postuan dira 6 puntu gutxiagorekin.

Gaurko azken eskubaloi partida, berriz, Espainiako Zilarrezko liga jokatzen ari den senior mailako emakumezkoen taldearena izango da. Usurbildarrak BM Muskiz taldea izango dute aurrez aurre eta lider-tzari eustea izango dute helburu nagusia. Izan ere, 6 jardunaldi jokatu ostean sailkapeneko lehen postuan kokatuta dago Usurbil Kirol Elkartea. Iaz igoera lortu ostean maila bikaina ematen jarraitzen dute eta horren adibide nagusi da pasa den asteburuan Zarautzen lortutako garaipena. Iaz Ohorezko mailan aritu zen Aiala Zarautz taldearen aurka garaipen bikaina lortu zuten Zarau-tzen, 19-22 irabazita.

Bihar, berriz, Euskal liga joka- tzen ari den jubenil mutilen taldeak jokatuko du 11:30ean hasita Elgoibarren aurka. Oraindik ligan punturik lortu gabe dagoen herriko taldeak 2. postuan kokatuta dagoen taldearen aurka neurtuko ditu indarrak.

Futbol partidak Haranen

Harane futbol zelaian, berriz, Usurbil Futbol Taldearen 2 neurketa ikusteko aukera izango da gaur. Goizeko 12:00etan jokatuko du Lehenengo kadete mailako taldeak Santo Tomas Lizeoa B taldearen aurka eta arratsaldeko 16:00etan Lehenengo Errejional mailako taldearen txanda izango da. Hauek Amara Berri KE taldea izango dute aurrez aurre. Herriko taldeak lehen 2 postuetan kokatzeko aukera izango du gaur. Azken 3 neurketak irabazi ostean hirugarren postuan kokatuta daude Vasconia liderrarengandik 3 puntura eta bigarren postuan dagoen Iluari B taldea 2 puntura dute.

Bihar goizeko 10:30ean hasita, berriz, alebin mailako Usurbil FT, Lengokoak eta Sanseren arteko topaketa izango da Haranen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate