Diario Vasco

Bilera irekia egingo du 720 sinadura aurkeztu dituen herritar taldeak

Udalak herritar zati handi baten nahia entzutea nahi du taldeak.
Udalak herritar zati handi baten nahia entzutea nahi du taldeak. / K.A.
  • Egingo dituzte hurrengo urratsen berri emango dute bertan

Bilera deialdia egin du gaur egungo hondakinen bilketa sistemaren alde 720 herritarren sinadurak udaletxean aurkeztu dituen herritar taldeak.

Herritar guztiei zuzenduta eta ateak zabalik izango dituen bilera ireki honetan beraien proposamenak aurkeztu eta herritarrena entzutea izango dute helburu. Horrela, deialdiak honela dio: «hemendik aurrera emango ditugun pausoen berri izateko, gure proposamenak entzuteko eta zureak botatzeko, zatoz udaletxeko arkupera azaroaren 3an, osteguna, 19:00etan. Zestoan 720 sinadura lortu ditugu egungo hondakinak biltzeko sistemaren alde. Udalak esateko daukaguna entzutea eta kontuan hartzea nahi dugu.»

Futbola

Gaur herriko lau futbol taldeek jokatuko dute, denak Iraetako zelaian. Goizeko 10:00etan infantil mutilen B taldea arituko da, Elgoibarren aurka eta segidan, 11:45etan, kadete neskak Bergara izango dute aurrez aurre. Arratsaldean talde nagusia Getariarren aurka arituko da, 15:30ean, eta jarraian, 17:45etan hasita, Zestoa B taldea Elgoibar menderatzen saiatuko da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate